XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Administrazio Publikoko zerbitzutik, zigor espediente bidez, baztertua izan ez denaren, egiteko publikoak betetzeko gaieztatuta ez dagoenaren eta Administrazio Publikoen zerbitzuan dauden langileen inkonpatibilitateei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurrikusitako gaieztasun eta inkonpatibilitate kasua legalen batetan sartuta ez dagoenaren zinpeko deklarazioa.

c) Deialdiaren gai izan diren lanpostuez jabetzeko eskatu dadin tituluaren erkatutako fotokopia.

Era berean, sendagilearen arakaketapean jarri beharko du izangaiak, Eusko Jaurlaritzako zerbitzuek burutuko dutela hori edo hauek finkatu dezaten erara.

Ezintasunen bat dutenek, beste era batetara jokatu beharko dute, hau da, agintea duen organuak emandako eta ezintasuna dutela eta lanpostuak dituen eginbeharrak betetzeko gai dela egiazta dezan ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute lehen finkatu den epe horren barruan.

Aipatu den epe horren barruan, eta gainditu ezinezko kasuetan salbu, agiriak aurkeztu ez edo II. oinarri-arauean finkatzen diren baldintzetakoren bat ez dela betetzen agiriak aztertzeak emango balu, edo lanpostua betetzeko eska daitekeen gaitasun fisikoa edo psikikoa ez dela betetzen gertatuko balitz, ez dira kontratatuko eta, beste gabe, bazter utziko dira.

Kasu honetan, hautaketa-saioak, puntuen hurrenkeraren arabera, gainditu ditu(zt)en izangai edo izangaien aukera egingo litzateke.

IX.- EBAZPENA Epaimahaiak, Hezkuntza Administraziorako Sailburuorde Jn. T. Argiari bidaliko dio prozesu hori gainditu duten izangaien aldeko proposamena, lan kontratuak formalizatu ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren Plenoak 1985.eko azaroaren 26an egindako bilkuran hartutako Akordioak dioenaren arabera; kontratu horietan, probaldi bat ezarri ahal izango da, Langileen Estatutuko 14. atalean eta martxoaren 10eko 8/1980 Legean ezartzen denaren arabera finkatuko dela horien iraupena.

Probaldi hori igaro ondoren, egokiro gainditu dutenek, lanitunepeko langile finkoa izatearen egoera berenganatuko dute.

IX.- GORABEHERAK Hautaketa prozesua behar bezala burutze-bideetan sor daitezkeen zalantzei ebazpena emateko eta oinarri-arau hauetan ezartzen ez direnei buruzko akordioak hartzeko esku ematen zaio Epaimahaiari.

Otsailaren 10eko 352/1986 Errege Dekretuko 5.1 atalean ezartzen denean oinarri hartuz, esku ematen zaio Epaimahairi, saioak burutzeko aldietan eta baliabideetan beharrezkotzat jo ditzan aldaketak egiteko, ezintasunen bat duten izangaiak egon daitezenean eta saiorako eskatzen den gaitasuna, horrek, gitxitu ez dezanaren baldintzapean.

Deialdi, oinarri-arau eta horiek eta Epaimahaiaren ihardunek sor ditzaketen administrazio ekintza guztien aurkako inpujnazioak sartu ahal izango dira, Administrazio Prozeduraren Legean ezartzen diren epealdien barruan eta erara.

Gasteiz, 1990.eko maiatzak 15. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.